2014(e)ko azaroaren 9(a), igandea

ISLANDIA BIZIKLETAZ

ISLANDIA

2014/07/27 - 2014/08/15


Islandiara joan nahi zuen lagun batek hara bizikletaz joateko gogoa piztu zigun ibiltari batzuei, eta bidaia hori egitera ausartu ginen! Batzuk, hemen gelditu behar izan ziren lanaren ondorioz, azkenean hamaika lagun elkartu ginen bidaia egiteko asmoz.


Hamaika ero Islandiari bizikletaz bira emateko asmoz, hamaika ISLANDIERO




20 egun, 11 etapa


Uztailak 26, Zapatua

Bilbo - Santander - Bartzelona - Keflavik

Eguna heldu da! 2014ko Uztailaren 27a, Zapatua. Dana prest dut eta irrikitan nago. 15:00tan lotu gara Termibusen. Gurasoek ekarri naute kotxez eta ailegatu orduko Patxi eta Maddi ikusi ditut Juanjo itxaroten. Bat batean Maite agertu da bizikleta kutxan edonola sartuta eta traste guztiekin kaxatik kanpo. Arineketan ibili gara guztiok bere kutxan dena sartzen eta 15:30tan Santanderreko aireportura abiatu gara .

Familia eta lagunak gu agurtzen

Santanderren bazeuden Niko, Junkal, Martuki eta Asier gure zain. Coca-cola bat edan ondoren Asierrez agurtu gara (lanera joan behar zen, zoritxarrez bera ezin izan zuen gurekin etorri) eta hegazkina hartzera abiatu gara. (Bi hegazkin hartu behar izan genituen: Santanderretik Bartzelonara eta Bartzelonatik Keflavykera

Maiteren kutxa antolatzen


Bartzelonarako bidean
Hegazkina ordu bat atzeratu egin da Bartzelonan dagoen ekaitzaren ondorioz baina azkenean hegazkina hartu dugu eta Bartzelonarako bidea generaman 9ok! Hegaldian oso urduri geunden, hurrengo hegazkina galdu genezakeela pentsatuz. Azafatei mila galdera egin dizkiegu transbordoa egiteko denborarik edukiko genuen zalantzarekin. Ez zuen pinta onik eta azkenengo momentuan, lurra hartu aurretik, aurrekaldeko eserlekuetan eseri gara arinago ateratzeko. 

Hegazkinaren ateak ireki zirenean korrikan hasi gara. Patxi eta Marta gure dokumentazio guztia jaso eta hurrengo hegazkineko atera jo dute (A23 atea). Besteok, aldiz, bizikleten bila joan gara horiek fakturatu nahian. Ekipajea jasotzen den gunera heldu gara baina hortik ezin izan dugu atzera bota, berriro ere kontrola pasatu behar genuen. Patxik deitu gaitu arineketan hegazkinera joateko, beraz, bizikletak aireportuan utzi eta korrika joan gara etorri ginen lekutik baina atzera botatzea debekatuta zegoen!!! Buelta handi bat eman ondoren segurtasun kontrolera heldu gara baina gure NANak Patxik eta Martak zituzten eta ezin ginen pasatu. Patxi deitu genuen eta gure arazoa kontatu genion eta Martak NANak ekarri zizkigun. Enbarke txartela eskatu ziguten baina ez genuen ezta inprimatu ere egin, hala ere, Goardia Zibil batek pasatzen utzi digu. Aireportura korrikan itzulia eman ondoren Patxi ikusi dugu eta hegazkinera sartu ginen!!!! 20 minutu atzeratu genuen hegaldia!!!!


<<Por veinte minutos no les voy a fastidiar las vacaciones a nueve personas>>

Hegazkineko pilotua.



Orain bagaude Islandiarako bidean, bizikleta eta ekipaje gabe baina oso pozik!!!

Islandiako kostaldea


Keflavykera heldu gara 4:00tan (2:00 ordu lokala). Bidaia oso aspergarria izan da. Ekipajearen erreklamazioa jarri ondoren Kakun eta Juanmarekin topatu gara aireportuan, haiek bi egun lehenago etorri ziren. Niko eta Junkal Sandgerdiko kanpinera joan dira eta besteok hostal batean egin dugu lo.


Uztailak 27, Domeka

Reykjavik


Presarik gabe esnatu gara, dutxa hartu dugu, gosaldu dugu eta aireportura joan gara taxiz, han Juanmarekin, Kakunekin, Nikorekin eta Junkalekin lotu gara eta Reykjavikera joan gara autobusez. Bizikletak astelehen gauean helduko ziren beraz turisteoa egin dugu. Gure Islandiako lehen inpresioa: Harriak, belarra, etxerik ez, animaliarik ez... Marte zirudien. 10ºC - 14ºC gradutako tenperatura zegoen Reikiaviken. 



Reykjavikeko portua
Harpa eraikina. Reykjavikeko kontzertu eta  konbentzio zentroa.
1011 supermerkaturako bidean zeozer bazkaltzeko asmoz




kale nagusian dendak, turismo bulegoa, picnic mahaiak, dekorazio modernozko tabernak...

Hallgrímskirkja eliza eta Erik Gorriaren semea zen Leif Ericssonen estatua




Portua




Arratsaldean lo egiteko aterpetxe baten bila ibili gara eta KEX deituriko hostal bat aurkitu dugu, Lonely Planet gidan fama ona zuela jartzen zuen.






Eta arrazoia zuen gidak. Altzari industrial zaharrekin zegoen dena apainduta eta  giro oso ona zegoen.







Aterpetxea ikusi eta gero han lo egitea erabaki genuen.




Aterpetxearen aurrean zegoen burger batean afaldu genuen. Gu bai kirolariak!



Uztailak 28, astelehena

Reikjavik - Sandgerdi

Euritsu esnatu da eguna, 10etan hostala utzi egin behar genuen, beraz goiz gosaldu dugu. Suhiltzaile batzuen gurina jan dugu, beste edonoren colacaoa eta esnea... dana lapurtu dugu "dohainik" zela pentsatuz.

Gutxi balitz, hurrengo egunetarako galletak eta hainbat gauza hartu ditugu. 


 
    
Atertu duela dirudi, beraz, Juanma, Bego eta hirurok bidean beharko genituen autobusei buruzko informazioa eskatzera joan gara. Aireportu alboan zegoen bulego batera joan ginen eta "hiria" gehiago ezagutu genuen.



Konturatu ginen ia etxe guztiek ohe elastikoak zituztela eta hori amerikarren mailegua zela pentsatu genuen, izan ere, amerikarrek 1951tik 2006ra base militarra zuten Keflaviken. Orain Islandian ez dago inolako armadarik.
"Thor" izeneko patrullera. Salbamendurako, inspekziorako eta arrantza kontrolatzeko erabilia.
Informazioa jaso ondoren KEXera joan gara bazkaltzera, egia esan 10etan alde egin behar genuen hostaletik baina jangela kontrolaturik ez zegoenez han bazkaldu genuen. 


Makarroiak jan ditugu, tomate gaztaduna zuten eta oso zapore txarra zuten, baina jan nituen.
Bazkal ostean dantza tailerra egin dugu, zazpi jauzi dantza denok jakin arte. Arratsalde osoa eman dugu hostaleko kafetegian.

Bat batean norbaitek Junkal deitu zuen, gure bizikletak Bartzelonan ikusi zituztela esanez, lapurtuko zizkiguten beldur ginen eta horregatik ez genien esan Islandian geundenik. Bi lagun omen ziren, lagundu nahian, baina badaezpada ez genien pista gehiegirik eman, gu bagenekien aireportuak gure bizikletak han zirelako konstantzia zutela.

19:00ak aldera kubo forma duen aretora (Harpa) joan gara autobusen informazio gehiagoren bila baina itxita zegoen, beraz 21:30ak arte itxaron dugu eta autobus bat hartu dugu aireporturantz. 00:55tan helduko zen hegazkina gure bizikletekin. 2 ordu itxaron behar izan ditugu, sandwitx batzuk afaldu ditugu eta ondoren konturatu gara hegazkina atzeratu dela eta 2:10etan helduko zela! 


Lo egiten saiatu gara baina poliziek esnatu gaituzte. Azkenean hegazkina heldu da! Eta gure bizikletak!!! A ze poza! Logurea kendu zaigu eta guzti.




Joanes, Sandgerdiko kanpineko arduraduna, gure bila etorri da eta bere furgonetan bizikletak sartu ditugu eta Sandgerdira joan gara. Kanpinean Kakun eta Juanma zeuden lotan jada, haiek gaua ordainduta baitzuten aurretik. Haiek kanpadendak muntatzen eta bizikletak deskargatzen lagundu digute.





Kanpindendak muntatu ditugu "tapadera" gisa eta bi bungalowetan egin dugu lo.


Uztailak 29, Martitzena 

Sandgerdi - Litlgata


9tan esnatu gara, oso gustura egin dugu lo. Ni, beti bezala, azkena jeiki naiz. Apur bat gosaldu eta bizikletak muntatzen hasi gara. Maddi eta Patxi taxiz herrira joan dira Maddiren balazta diska konpontzera, hegazkinean apurtu bait zen.

Kanpineko bungalowak 





12ak aldera Sandgerditik Keflavikera abiatu gara. 
Kakunek Sandgerditik atera bezain laster puskatu zuen gurpila

Keflavyken Nikok orkatilan zuen zauria garbitu du eta Grindavikeko elizan bazkaldu dugu fruitu lehorrak eta holakoak. Lehenengo 40Km-ak haizea alde eduki ditugu eta ti-ta batean egin ditugu.






425. errepidea hartu dugu, kostaldetik ekialderantz. Basamortu itxura zuen inguruak, ilargian bagina moduan. Lehenengo aldapa ikusi dugu eta haizea egiten hasi da. Haize bolada bortitzek desorekatzen gintuzten baina txiri-txiri portu horren gailurrera heldu gara. 


BIDEOA:

Hortik aldats behera jo dugu, oso sakabanatuak geunden. Juanjo eta Maite aurreratu dira, hurrengoa ni nijoan eta barraskilo taldea atzetik. Kilometro asko ondoren Juanjo eta Maite harrapatu ditut (asko kostatu zitzaidan haien parera jartzea, kilometroak, baina lortu nuen). Hirurok gelditu gara denok batzeko asmoz baina Niko eta Juanjo ez ziren agertzen. Haiek itxoiten gelditu gara goroldio itxura zuen landare baten gainean OSO gustora. 




Pasa ziren kotxe batzuen gidariei galdetu diegu ia bi txirrindulari ikusi dituzten baina ezetz esan digute. 15minutu pasa eta gero ailegatu dira. Nikori parrilla jauzi zitzaion eta konpontzen egon ziren. Denok batera jarraitu dugu pedalei eragiten, oso nekatuta geunden eta basamortu horretatik Kilometro dezente ibili ginen.













Kalimotxo goxo bat hartzeko gogo ikaragarriak nituen, baina aukerarik ez. Bizikleta gainean 80km egin ondoren Litlgatara heldu gara. 5 etxetako herria zen eta isolaturik zegoen. Gure kanpina debalde zen.


Kanpingeko komunak

Kanpadendak muntatu ditugu eta garagardo batzuk hartu ondoren afaria prestatu dugu bertoko txori batzuen arrautzekin (300kr arraut bakoitzak), tortilla bat egin dugu eta lotara joan gara.


BIDEOA:

Bertako txorien eta bonitozko tortilla goxoa.



Uztailak 30, Eguaztena

Litlgata - Brantarholt


9:00tan itzartu gara eta gosaldu ondoren alde egin dugu.  Paisaia berdina zen, desertikoa, eskumara itsasoa eta ezkerrera lava. Berriro ere haizea gure kontra, errepidea laua izan arren 13km/h abiadura generaman, oso geldo gindoazen eta dezente aspertu ginen, batez ere azken kilometroetan.




Gure artean ez genuen ezta hitz egiten, hotz ginen eta haizeak indarge uzten gintuen.


Eyrarbakkira heldu ginen. Herri oso txikia eta lasaia, aspergarria ez esatearren, baina bastante polita. Han geratu ginen deskantzatzen gasolindegi batean eta bazkaldu genuen.




Bazkaldu ondoren Selfoss jarri genuen helmuga eta han erosketak egin genituen, aurrerago supermerkaturik aurkituko ez genuen beldurrez. Eguraldia eguzkitsua zen baina haize galanta zebilen.


Selfossetik atera ginen Olafsvellirrerako norabidean errepide nagusitik, nekatuta geunden eta errepidean kotxe gehiago zeuden eta kontu handiz ibili behar ginen. Nekatuta egon arren ikaraturik gelditzen nintzen ikusten nituen 4X4ekin. Horiek bai kotxeak!

BIDEOA:





Etapa erdia geneukan aurretik oraindik... nekatuta genbiltzan eta ezin genuen gehiago. Azkenengo zuzenean, 30. errepidean, (12km) alde batean zeuden zaldi dezente gure parean korrikan hasi ziren, oso momentu polita izan zen eta horrek indarra eman zigun etapa amaitzeko.

Bizitzan bizikletaz egindako etaparik gogorrena izan zen Martarentzat, eta gu denona seguraski bebai.
BIDEOA:

Kanpingera heldu ginenean hoztuta eta leher eginda geunden, zorionez dutxa asko zeuden, dohainik eta bero! Eguneko momenturik onena denontzat, erlaxatu beharra genuen eta. Makarroiak afaldu genituen eta lotara joan ginen.


Uztailak 31, eguena

Olafsvellir - Hella


Presarik gabe altxatu gara, azken bi etapetaz hitz egin dugu eta km gutxiago egitea erabaki dugu, gehiago disfrutatzeko. Landmannalaugarrera joatea genuen pentsatuta baina bidea oso gogorra zen, beraz, autobusez joango ginela erabaki dugu. Gosaldu ondoren Hellarako bidea hartu dugu, 30km-ko etapa egin genuen, horregatik, Hellara bazkaltzeko orduan ailegatu gara eta kanpindendak muntatu ditugu. Ondoren bazkaltzera joan gara. Espagettiak bazkaldu ditugu turista talde bateri sobratu zitzaion bolognesa saltsarekin. Egun polita zen eta guztiak piszinetara joan ziren, ni izan ezik, egunerokoa idazten geratu nintzelako. Bat batean izugarrizko euri zaparrada bota zuen, tximistak eta guzti, Zelako ekaitza! Eskerrak danak babesean geundela!. Ekaitza amaitu zenean rastafari batzuk agertu dira kanpingean, eta nola ez, euskaldunak! Haiek haien abentura bukatzear zeuden. Animoak eta aholkuak eman zizkiguten.

Abuztuak 1, barikua

Hella - Landmannalaugar

Goiz esnatu dira guztiak ni izan ezik. Hotz haundia pasa dut gauez eta Martak ez nau esnatu ni lo gehiago egiteko. Gaur ez dugu bizikleta erabili, 9:40tan autobus bat hartu dugu eta Landmannalaugarrera joan gara.


Bidaiak 2 ordu eta erdi iraun ditu eta autobusak errekak eta inguru oso aldapatsuak zeharkatu ditu. Ingurua oso polita da. Lava, lakuak, sumendiak, harriak, belarra... Eskerrak bizikletak eraman ez ditugula! Pistak areazkoak dira. 
Hekla sumendia Landmannalaugarrerako bidean





Kanpamendura heldu gara. Kanpina ikaragarria da, jende asko dago. Heldu bezain pronto kanpindendak muntatu ditugu. Kanpadendetako klabija gehienak okertu ditugu. Bazkaltzera joan gara 14:00tan.


Gure txaleta

Bazkaldu ostean trekking ibilaldi bat egin dugu ingurutik. Aldapa bat igo dugu eta laba inguru bat zeharkatu dugu.








Marroia kolore nagusia zen lautada handi batean sartu gara eta aho bete hortz geratu gara. Inoiz ikusi dudan lekurik ederrena! Ez dago hitzik hori deskribatzeko.










Borobil bitxiak zoruan
Juanjo eta Kakun
 





Mendi bat igo dugu eta bistak ikaragarriak ziren!






























Jeisten hasi gara. 









Jeisterakoan harri gorri baten albotik pasa gara eta ikutzean oso bero zegoen. Aurrerago kea ateratzen zen zulo pilo ikusi ditugu, oso bero bebai.


Juanma eta Maite ipurdiak berotzen



Beherako zulo haundi bat zegoen zuria eta gorria eta azufrezko harriekin. Kriston beroa eta kiratsa botatzen zuen.













BIDEOA:

Hortik laba eremura heldu gara berriro ere eta kanpinaren alboan zeuden ur termaletan bainatu gara. Oso bero zegoen ura eta oso gustora hartu dugu txapuzoia.

BIDEOA:

Uretik burbuilak ateratzen ziren eta urak zapore arraroa zuen.





BIDEOA:





Kanpoan 10ºC, ur termaletan 30ºC - 50ºC. Ur termalak bi erreka gurutzatzen ziren lekuan zeuden. Erreka batek glaziarretako ur hotza zekarren eta besteak lur azpiko ur beroa zekarren, horrela, lekuaren arabera zure bainuaren tenperatura aukeratu genezaken. Ateratzerako orduan hotz handia pasa dugu, arin jantzi gara eta afaltzera joan gara.

19:00tan arroza eta indabak sukaldatu ditugu eta afal ostean txingorra eta euria egiten hasi da





20:30tan kanpadendetan ginen lo egiteko prest, beraz, hurrengo egunean 7:30tan lotuko gara eta beste ibilaldi bat egingo dugu. 

Hurrengo egunera arte ez zuen atertu eta eta gau txarra pasatu genuen. Hezetasunaren eta tenperaturaren ondorioz hotz handia pasatu genuen. 

Abuztuak 2, larunbata

Landmannalaugar - Hella - Seljaland

Lainotuta hasi da gaurko eguna. Gosaldu eta bueltatxo bat ematera joan gara. Laku batera joan gara oinez autobusez etorri ginen pistatik. Ordu eta erdiko ibilaldi oso polita izan da.






Frostastaðavatn lakua








Bueltatxoa eman eta gero batzuk bainu bat hartzera joan dira eta besteok gosaria prestatu dugu. Bi Kilo makarroi prestatu ditugu! Ai ama! Makarroiak jan ditugu eta soberan geratu derenak plastikozko poltsa batean sartu ditugu hurrengo batean jateko. Kanpadendak desmontatu ditugu eta 14:15tan autobusa hartu dugu eta Hellara bueltatu gara. Oraindik 17:30ak zirenez hurrengo kanpinera joatea erabaki genuen.

Seljalandera joan ginen, 35kmtara, haizea kontran baina lasai, aurreko egun lasaiak ondo etorri zitzaizkigun. Urrunetik ikusi genuen Seljalandeko urjauzia, Seljalandfoss. Inoiz ikusi nuen ur jauzirik handiena. Ordu bat eta berrogehi minutu kostatu zaigu heltzea.


Seljalandfoss






Berandu zenez kanpinera joan gara eta hurrengo egunean lasai ikusiko genuela erabaki dugu. Dutxatu nahi ginen, horretarako zelai bat zeharkatu behar izan dugu kaseta bateraino, txanpon batzuk dutxan sartu (300kr) eta 2 minututako dutxa deserosoa hartu. Afaldu dugu eta lo zakura sartu gara.



Abuztuak 3, igandea

Seljaland - Phosmork - Skogar


Esnatu gara, Colacao bat gosaldu eta ur jauzi batzuk ikustera joan gara.







Phosmorkera joan gara autobusez. Aurreko egunean kanpineko neskak erreserba egin zuen, oso neska majua. Autobusa beteta zegoen eta beste bat jarri behar izan zuten. 14 erreka zeharkatu ditugu Phosmorkera heltzeko. 




Bidaian gure lehenengo glaziar mihia ikusi dugu.




Azken geldigunean geratu gara baina handik ateratzen ziren ibilbideak gida batekin egiteko eta bota onekin egitekoak ziren, beraz aurreko geltokira bueltatu gara oinez.







Ordu bateko ibilaldia egin dugu marka urdinak jarraituz. 14:15tan berriro autobusaren zain geunden. ibilbidea nahiko arrunta eta itsusia izan da. Zuhaitz asko zeuden Islandia izateko. 





Autobus gidariak esan digu ez ginela denak autobusean sartuko, beraz, furgoneta amerikar batean joan gara islandiero guztiak! 12 pertsona sartu gara barruan!





Ikuspegiak ederrak ziren, glaziarrak ikusten ziren. Arratsaldean bizikletak hartu ditugu eta Skogarrerako bidea hartu dugu. Haizea kontra, nola ez eta etapa bukatzeko euria. Hala ere etapa amaiera oso polita izan da, ur jauzi ikaragarri bat zegoen eta azpian kanpina.




Kanpinak txabola bakarra zuen dutxa hartzeko eta bi mahai afaltzeko. Ez geneukan non erosi gauzak eta sobra batzuekin moldatu gara. Bergarako talde gazte batekin afaldu dugu, haiek Nissan Terrano batekin bira ematen ari ziren. 




Abuztuak 4, astelehena

Skogar - Vik

Goizean urjauziak ikustera joan gara. 




Eskailera mordoa igo ditugu eta goikaldean erreka ikusi dugu. 






Totalean 24 urjauzi dira. 





Ibilbidea glaziar batean amaitzen zen baina denborarik ez genuenez  paseotxo bat eman dugu ibaitik.




Bizikletak hartu eta Vik-erako bidea hartu dugu, haizea kontran. Heltzeko 15 km geratzen zitzaizkigunean Bego, Juanma, Kakun eta Ederrek beste bide bat hartu dute eta hondartzara joan dira frailecilloak ikustera.




Pinguinoak dirudite, oso hegazti alaiak eta barregarriak dira. Islandian ehizatzen dituzte jateko, gixajoak.





Buelta eman dugu eta berriro ere lehen geunden errepidera ailegatu gara eta Vikera joan gara. Kriston aldapa igo dugu, motza baina gogorra. Vik ez da oso handia baina supermerkatuak daude! Kriston afaria egin dugu eta garagardoak edan ditugu. Ze ondo! GORA CELEDÓN!




Abuztuak 5, martitzena

Vik - Skaftafell (BUS)

Gauean euria egin du, baina goizean eguraldia lasaitu da, baita haizea ere. Bi egunetarako erosketak egin ditugu eta gasolindegira joan gara busa hartzeko asmoarekin. Biziketak autobus barruan eta kanpoan eraman ditugu, 11 bizikleta! 






Gainera autobus publikoa zenez bizikletengatik ez dugu ordaindu behar izan. 2 ordutako bidaia egin dugu Skaftafellera (198km). Jada glaziarrak ikusten ziren, kristonak!

Kanpinean bapo bazkaldu eta arratsaldean mendi ibilaldia egin dugu. Bidean basalto harrizko ur jauzia ikusi dugu, oso polita.




Aldats gora bide osoa eta azkenean glaziarraren mihia! 





Flipas! Hor denbora luzez egon gara, eguraldia ona zen eta ikuspegiaz gozatu dugu. 











Kanpinera joan gara baina niri glaziarra izugarri gustatu zait, beraz, glaziarrera joan naiz beheko partetik. Bizikleta glaziarraren lakuaren ertzean utzi dut, iceberg batera igotzea pentsatu dut baina ez zegoen inor ingurutik eta uretara jausten banintzen izugarrizko hotza pasatuko nuen, beraz, glaziarrera igo naiz.












Glaziarraren bekaldera heltzeko lohiez estalitako izotz plaka batetik pasatu naiz eta igotzeari ekin diot. Beldur nintzen baina super pozik. 
Glaziarrak arrakalak zituen eta horietatik izotz urtua jaisten zen.



Aldaketa klimatikoaren ondorioz glaziarrak urtu egiten ari dira eta ondorioz urtero metro dezente galtzen dituzte. Glaziarraren izotza bazen kristal botila apurtuen modukoa. 




Ez zen batere laua eta ez zuen asko irristatzen baina hortik jeisterako orduan gorriak ikusi nituen, hala ere, merezi izan zuen!

Kanpinera heldu nintzenean oraindik biharko bidaia prestatzen zeuden. 





Hurrengo etaparako eguraldi txarra ematen zuten eta bidetik lo egiteko lekurik ez zegoen, beraz erabaki duguna hauxe da: ekaitza etorri baino lehen esnatu eta Jokulsarlonen gelditu. Hango icebergak ikusi eta autobusa hartuko dugu Höfneraino.

Abuztuak 6, Eguaztena

Skaftafell - Jökulsarlón - Höfn

7retan esnatu gara eta ez zuen euririk egiten, gosaldu dugu eta ez ziguten kanpina ordaintzen utzi beraz alde egin dugu. Lehenengo 23km-ak arin egin ditugu, haizerik gabe eta euririk gabe. Gasolindegi abandonatu txiki batera heldu gara eta euria egitan hasi da. Euritako arropa jantzi dugu eta Jokulsarlonerako bidea artu dugu. Taurina txute bat hartu dut eta euri azpian super alai egin dut bidaia. 



Juanjoren atzean joan naiz denbora osoan, kantatzen eta irribarretsu. 




Eguraldiak ez zuen laguntzen baina alaia izateak asko laguntzen du kasu hauetan. Batzuentzako etaparik gogorrena izan zena nire etaparik onena izan zen! Zein ondo pasatu nuen kantatzen eta bideo txorrak egiten!

Jokulsarlonera heldu gara eta arropaz aldatu gara, ondoren icebergak ikustera joan gara. Laku handi bat zen eta itsasoarekin komunikatuta zegoen. 




Itsas txakur asko zeuden. Maitek bainua hartu du ur hotz horretan!






Kafetegi batean sartu gara eta denetarik jan dugu oso merke. Eguzkia atera da eta 14:30ko autobusa hartu dugu Hofn-era.



Ordu bete ondoren kanpinera heldu gara. Belarra goxoa, euririk ez eta afari goxoa ardoarekin batera arratsaldeko 5:30tan.  


Abuztuak 7, eguena

Hofn - Mývant (BUS)


Goizean euritsu esnatu gara eta egun osoan zehar euria egin du, eskerrak gaurko etapa autobusez egingo dugula!

8retan autobusean sartu gara erreserba egin barik. Reykjavik Excursions konpainiarekin (garestia) egin dugu bidaia, izan ere, autobus publikoak ez daude zonalde honetan.

Egilstadirren kanpamendua muntatzeko asmoa genuen Seydisfjordur-eko fiordoak ikusteko baina euria zela eta plana aldatu dugu eta autobusean jarraitu dugu Reykjalid-eraino, horrela dirua eta denbora aurreztu dugu.

Eguerdian heldu gara, 15:00tan, lainoa zegoen baina txaparradarik ez. Lakuaren ondoan muntatu dugu kanpamendua eta dutxa goxoa hartu dugu.









Abuztuak 8, barikua

Myvant

Gau osoan euria egin du eta kanpindenda txarto muntatu genuenez busti egin gara. Inguru oso polit batean gaude, euria egin arren batzuk sumendi batera igotzea erabaki dugu.









Kraterra ikaragarria bezain beltza zen. Kakunek eta Juanmak kraterrari itzulia eman diote.




Lainoa egon arren bistak oso politak ziren.

Lakuan zeuden pseudokraterrak ikusten ziren eta beste krater asko, fumarolaz inguraturik.

Koba batean sartu gara eta ur termalak zeuden barruan. Ura oso bero zegoen eta ez gara sartzera ausartu. 




Bitartean Marta informazio bulegora joan da autobusen informazioa eske. Arratsaldean piszinara joan gara (600ISK).



Piszinek ez zuten aterperik eta euria egin arren oso bero ginen. Piszina haundi bat zegoen, berotxo, eta bi piszina txiki, 38ºC-takoa eta 40º-C-takoa. 

Bego eta Marta lehenago atera ziren eta Bego aldagelan bere galtzerdiak sekadorearekin lehortzen ari zela alarma piztu zuen keagatik, zelako barrea!!! 


Abuztuak 9, zapatua

Myvant   32km

Eguzkiarekin esnatu gara. Zerua argitu da, animoak igo dira eta berriro irribarrea gure aurpegietan. Bagoaz txangora! 


Laku urdin batetik pasatu gara, alga toxiko batez kutxatua. 



Aldapa luze bat igo dugu eta eltxoak gure aurpegietan denbora guztian. Oso deserosoa izan da, hala ere, bagenekien egongo zirela, gidan irakurri baitgenuen. CO2a gustoko dute eta aurpegiko zuloetatik sartzen saiatzen dira (belarrietatik, ahotik eta sudurretik). Aldapa luze bat jeitsi dugu eta eskuman fumarolak!


Asko zeuden eta oso haundiak! Izugarrizko zarata egiten zuten eta haien alboan ura borborean zuten putzuak zeuden


















Oso inguru bitxia.



Aurrera jarraitu dugu eta esukuma aldean dutxa bat ikusi dugu. Dutxa horretatik urazpiko ur beroa ateratzen zen, oso bitxia.





Aurrerago zentral geotermiko batetik pasatu gara eta inoiz igo dudan aldaparik aldapatsuena igo dugu, behintzat motza zen. 









Goikaldean Viti lakua zegoen. Viti lakua Viti sumendiaren kraterrean dago eta ur urdina du.





Nikok itzulia eman dio kraterrari, hau bai ausarta! 




Ondoren eremu bero batera joan ginen, leku guztietatik kea ateratzen zen eta harriek kolore arraroak zituzten. 















Bueltan piszinara joan gara eta hor erlaxatu gara.


Abuztuak 10, igandea

Mivant - Akureyri  (BUS)

Kriston haizea egiten du eta hotz esnatu gara.  Bizikleta hartzeko gogorik ez dugunez autobus publikoa hartu dugu. Hasieran gidariak esan digu ez ginela 9 bizikleta autobusean sartzeko gai izango baina azkenean lortu dugu. Bidetuk Godafoss urjauzia "Jainkoen urjauzia" ikusi dugu. Ordu bat eta erdi eman dugu autobusean ume batekin jolasten. Neskak Àalauglóa zuen izena eta txikle bat eman digu Martari eta bioi berarekin jolasteko.





Islandiako bigarren kapitalera heldu gara, Akureyrira. Turismo bulegoan Akureyriko mapa hartu dugu eta kanping munizipalera joan gara. Hirian bertan dago baina nahiko zikin eta eskasa, horregatik 2km-ra zegoen kanpinera joan gara. Kanpina erraldoia zen, partzela handi asko eta mendiz eta zuhaitzez inguratuta. 1700isk ordaindu dugu pertsona bakoitzeko.



Arratsaldean siesta bota eta afaldu dugu, kanpingeko sukaldea oso goiz ixten dute eta. 

Abuztuak 11, astelehena

Akureyri

Presarik gabe esnatu gara, gaur atseden eguna da eta. Herrira joan gara eta autobusen ordutegiak begiratu ditugu eta Reykjavikera basamortutik joatea erabaki dugu.








Biadaia garestiagoa eta luzeagoa da baina merezi du. Ondoren bueltatxo bat eman dugu laku baten ingurutik, fiordo baten bekaldean. 












Herrian perritoak, pizzak eta abarrekoak bazkaldu ditugu eta dendaz denda pasa dugu arratsaldea. Kanpinera goiz bueltatu gara goiz jeiki behar ginelako hurrengo egunean. Kanpineko kaseta politan afaldu dugu euskaldun giroan, gazteizko bikote batekin, Ibarrako bikotearekin eta Katalan bikotearekin.


Afaria prestatzeko kriston barreak bota ditugu sukaldea txikia zelako eta jende asko geundelako barruan. 



Abuztuak 12, martitzena

Akureyri - Reykjavik

6etan esnatu gara 7:30tako autobusa hartzeko. Gure autobusak bizikletak sartzeko karro bat edukiko zuela esan ziguten eta horregatik ez zigutela deskonturik egingo taldea izateagatik. Autobusak ez zekarren karrorik eta bizikletak oso estututa sartu behar izan ditugu. Gainera autobusa karraka bat da. 12 ordutako bidaia dugu aurretik... 





Lehenengo Km-ak errepidetik egin ditugu eta loa hartzeko parada eduki dugu,, hurrengo Km guztiak pistatik izan dira, 11 ordu pistatik! 




Gidariak oso azkar gidatzen zuen, rally baten moduan, eta izugarrizko batxeak zeuden, izugarrizko boteak eman genituen. 



Geldialdi txikiak egiten genituen paisaia ikusteko. Ez zegoen ezer ere ez, 0. Harriak besterik ez hortzemugaraino.




Baita geldialdi turistikoak egin ditugu ere:

Bainu termaletan 





Juanma autobusa galtzeko zorian




Gullfoss urjauzia







Geysir





Ur jauzi txikiak







Bide erdian geldialditxo bat egin dugu.






Han autobusez aldatu behar izan dugu eta dena autobus batetik bestera pasatu behar izan dugu, Martukiren aurreko gurpila izan ezik! 



Eta ez gara konturatu Reykjavikera heldu arte! 



Hiriburuko kanpingean utzi gaitu autobusak, kanpina oso ondo dago eta WIFIa dauka.

Abuztuak 13, eguaztena

Reykjavik - Sandgerdi

Kanpinga ederto dago, batez ere WIFIa duelako. Gauean erreklamazioa idatzi genuen eta goizean mila dei egin ditugu gurpila agertu dadin. Bego eta Martuki bus lokala hartu dute eta Harpara urbildu dira,



Han, Sterna bulegoan, alforjak utzi dituzte eta biak enbajadara jo dute Begoren bizikletaz salaketa jartzera.






Enbajadako neska oso jatorra zen eta Martukiren gurpila agertzea lortu du! Reykjavikeko hondartza bisitatu dugu.





Bego eta Marta izan ezik, Sandgerdira abiatu gara bizikletaz, azkenengo etapa egitera.









Martuki eta Bego 20:30ak arte itxaron behar izan dute gurpilaren zain eta autobusa hartu dute aireporturaino. 




Aireportutik kanpingera abiatu dira, 7 Km. Oso gau polita egiten zuen, zerua izarrez beteta eta haizerik ez. Afaltzerako orduan Martuki eta Bego ailegatu ziren. 



Hau izan zen gure azken gaua Islandian, 4 ardo botila lagundu gintuzten afarian, barreak bota genituen eta gure esperientzia zoragarriaz hitz egin genuen.


Abuztuak 14, eguena

Gure azken eguna Islandian, gauean hegazkina hartuko dugu. Presa barik esnatu gara eta bizikletak kutxetan sartzen hasi gara, bukatu dugunerako bazkaltzeko ordua zen eta Italiako neska batzuk kanpinean utzi zituzten sobrak jan ditugu.




Arratsaldea herriko "Mamma Mia" jatetxe Italiarrean eman dugu, WIFIduna. 






Pizza bat jan eta gero kanpinera joan gara eta kutxak karro batean sartu ditugu. 



Bizikletak zuzenean joango dira Bilbora, beraz, ez ditugu berriro fakturatu behar.



Hegazkina 00:30tan atera da islandiatuk eta 6:10etan Stutgarrera ailegatu gara, hortik 9:35tan atera gara eta Bilbora 11:40tan heldu gara. 


Islandia, mila koloretako lurraldea, ederra, elurra, ur termalak, geyserrak, euria, haizea, eguzkia, zaldiak, 4X4, ordaindu beharreko dutxa beroak, icebergak, glaziarrak, marrazo ustelduta, frailecilloak, jende atsegina, datafonoak, kolore argiko azala, KRONak, zuhaitzik ez, txakurrik ez, sumendiak, bizikletak autobusetan, WIFIa, esku luzeak...






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina